XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eileen-ek egin eban zizpuru sakonaz, apur bategaitik, behera goaz izekoa eta ni.

- Esan deuste esan eban herrialderen baten behiak ez dituela inork molestatzen. Egia izango ete da?.

- Hori Indian gertatzen da - esan neban nik, pertsona ikasiaren itxuraz.

Eileen oraingoan ere zizpuruka hastera joian eta gogor eutsi geuntsan alkarri badaezpada.

- Indiara joan ahal izango banintz!... - Baina oso urrun dago.

- Ba esan eban berak, ez bajatzue ardura, batera ekingo deutsagu bideari.

Eten barik berbetan ebilen bitartean, gureganako halako begikotasunez, bere gainean eroan ginduzan (Erramon, pentsatu ere ezin dozu egin ze berbontziak diran irlandar behiak).